ENTRENAMENDUEN ESTRUKTURA

1. ASTEA

2015/11/12


KLASEAN ZER EGIN DUGU

Gaur irakasle berriarekin lehenengo klasea izan dugu.

Lehendabizi, esan beharra dago aldaketarik handiena Blog-aren inguruan dela. Lehen, guk nahi genuen gai batez egin genezakeen Blog-a baina orain klase praktiketako egunerokotzat hartu behar dugu Blog-aren lana. Bertan klase bakoitzan zer egiten dugun eta hari buruzko hausnarketa egin behar dugu.

Gaur, irakaslearekin batera ikasleek erabaki dugu nolakoa izango den ebaluaketa (berak eta gu ebaluatuko dugu). Gainera aukera eman digu adosteko zenbat portzentai izango duen ebaluaketa bakoitzak (berea eta gurea) nota totalari erreparatuz.
Honako hauek dira ebaluatuko diren atalak:

  • Bisualki nolakoa (diseinua, deigarria...)
  • Idazkera (zuzentasuna, formala, informala...)
  • Edukiak (zenbat eduki, originaltasuna, nola antolatuta...)
  • Baliabideak (power point, prezi...)
  • Klaseko partaidetza

Honen ondoren, iarakasleak esan ditu jende aurrean hitz egiteko arazorik ez dugula esan behar. Ortaz, berak ikusteko zelan hitz egiten dugun jende aurrean esan digu banaka ateratzea eta nahi duguna kontatzea.

Nik pertsonalki lotsarik ez dudanez, boluntariotzat azaldu naiz lehenengoa izateko Normalea denez umoreonari buruz (nire futbol taldeari buruz)  hitz egin dut baina horretaz aparte IKT-ri eta lehen hezkuntazari buruzko iritzia eman dut.

HAUSNARKETA

Esan beharra daukat Blog-aren lanak eman duen bueltarekin ez nagoela batere pozik. Oso motibatuta nengoen egiten hari nintzen Blog-arekin, guk nahi genuen gai bati buruzko Blog-a egitea oso ideia hona iruditzen zaidalako.

Beste aldetik, esan beharra daukat dena ez dela txarra izan. Ebaluaketa berriarekin nahiko pozik nago, oso ideia ona eta berritzailea iruditzen zaidalako guk gainontzeko ikasleak ebaluatzeko aukera izatea eta nota hori nota orokorrari erreparatuz portzentai esanguratsua izatea.

Azkenik, aipatrzea gustatuko litzaidake oso ondo dagoela lotsa kentzeko eta jende aurrean hitz egiteko ariketak egitea, etorkizunean gure lana horretan oinarrituko delako; umeekin, gurasoekin, gainontzeko ikasleekin...

Hau izan da lehenengo egunean egin dugun guztia.

Bigarren klase praktikoan atzo planteatuko dinamikari ekin diogu.

Klasera sartu, ordenagailuak piztu eta egin dugun lehen gauza tekonologia berrien eta haien erabilei buruzko bideo hau ikustea izan da.

2015/11/13


Bideoan agertzen dira duela urte batzuetatik hona nola igo den teknologia berrien erabilera. 
Atentzioa deitu dit (Europa mailan) Espainian teknologia berriak gehien erabiltzen diren herrialdea dela. 

Honen ondoren, Big-Bang Dataren gaiarekin hasi gara. Horretarako Andonik esan digu hari buruz informazioa begiratzea eta bilatzea. Taldeka jarri gara lan hori egiteko eta gure taldekoek honeko hau bilatu eta idatzi dugu:

BIG BANG DATA

Teknologia berrien eraginez, datuak etengabe ari gara sortzen. Big Bang data erakusketa bat da  saiatzen dena analizatzen eta aztertzen datuen etengabeko mugikortasun hori nolako eragina duten gure bizitza arruntean.

Argazkiak, datu pertsonalak… baliabide gisa erabiltzen dira ezagutza gehiago duen gizarte bat eratzeko; baina, aldi berean, kontraeragina sor dezake, behatzeko tresna bihurtu delako.
Erakusketak 10 gaietan banatzen da, bakoitzak kontzeptu zehatz bat azaltzen du zein ulertzen laguntzen digu bizi ari garen datuen erreboluzio momentua.(Olga Subirós, comisaria)
ARTIKULUA



Hau bukatu ondoren bideo interesgarri bat ikusi dugu bakoitzak hausnarketa egiteko. 

Bideo hau ikusi ondoren planteatzen zara internetez zutaz zer dagoen eta pertsona "maltzur" batek zer bila dezakeen zutaz.

GALDETEGIA




1. Zer da identitate digitala? Azaldu bere aspektuak

Interneten zure izen-abizenak jartzen dituzunean zutaz agertzen den informazioa da.
Informazio hau, aurreko bideoan ikusi dugun bezala, zure sare sozialetatik, bankuetako kontuetara

2. Pentsa ezazu  zein irudi ematen duzun Interneten. (erabiltzen dituzun aplikazioak, horietan daukazun perfila, publikatzen duzuna, bidaltzen dituzun mezuak eta abar) Zure irudi egokia islatzen duzu?



Bai, nire ustez irudi egokia islatzen dut.
Nitaz interneten sare sozialak agertzen dira soilik, uste dut. Hauetan nire bizitza arruntaren ekintzak islatzen dira; kirola, ikasketak... ez dut uste hori desegokia izatea.

3. Zure identitate digitala bizitza normalean daukazunarekin bat dator?


Bai. Aipatu dudan bezala, nire sare sozi
alak agertzen dira eta hauetan nire bizitza arruntaren ekintzak agertzenb dira.

Zure identitate digitalak kezkatzen zaitu?

Kezka ditzakedana, interneten nitaz ager daitekeen informazio kaltegarria da;  Argazki edo bideo lotsagarriak..
Baina askoz arriskutsuagoa izan daitekeen eduki bat, bankuko kontuak, pasahitz pertsonalak... dira. hauek bai izan daitezke arriskutsuak benetan.

Eskolan identitate digitala landu beharko genuke? Zergatik? Nola?

Honi buruz esan dezakedan bakarra honako hau da: 
Identitate digitala lehen hezkuntzan eman izan banu, agian ez litzateke agertuko interneten nitaz agertzen den informazioaren erdia ere. 

No hay comentarios:

Publicar un comentario