ENTRENAMENDUEN ESTRUKTURA

2. ASTEA

2015/11/19

PBL hizkiak googleatu behar izan ditugu eta 5 minutu izan ditugu horretaz informazioa bilatzeko. Agertu den web orrialdea honako hau izan da eta 5 minutuak pasatu ondoren azaldu behar izan dugu horretaz “ikasi” duguna nolabait.


PBL-a, proiektuetan oinarritutako ikasketa da (project based learning).
Zehazki, bizitza arruntean aurki ditzakegun arazoei aurre egiteko esperientziak jorratzen dira.

Honi buruz, gaztelaniaz ere informazioa aurki ditzakegu. Klasean irakurri dugu artikulo bat non azaltzen dute zehazkiago eta gaztelaniaz zer den PBL-a (aprendizaje basado en proyectos).

KLIK EGIN




Antzuola ikastolan: PBLaren dinamikak praktikan jartzen dituzte.
PBLaren lehenengo pausua, gai bat planteatzea da. Gai hau aukeratzeko, irakasleen interesak kontuan hartu behar dira (proiektua egiterako orduan gogotsu egoteko)
Horretarako umeek gustuko zituzten zenbait gai esan zituzten: Egipto, kotxe bat, pressing catch…)
Gero gai horrekin ikasturtean eman beharreko edukiak nola eman ahal ditugun adosten da.

Adibidez, Kotxe bat egitea.
Matemmatika: Km,Hm,Dam,m... neurriak bereiztea (kotxea egiterako orduan neurriak erabili behar dira eta horretarako mota hauetako neurketak erabiltzen dira.
Natura: Indurunea zaintzen ikastea (kontxea egiterako orduan materialak birziklatuak izatea eta ez zuhaitz moztuetako egurrak.

Honela egingo genuke eduki eta gai guztiekin.

Amaitzeko, LAN BERRIA-rekin hasi gara eta esan beharra daukat gai hau apur bat gehiago motibatzen nauela.

Lan hau Antzuola ikastolan egindako lanaren antzeko bat da. IKT-en induruan irakasleak esan digu 3 aukera zeudela lan hau egiteko eta guk BIDEO EDIZIOA lantzea adostu dugu.

Bideo edizioa lantzeko, aukeratu behar dugu proiektu bat non bideo edizioa lantzeaz aparte, ziklo bateko eduki guztiak lantzen diren.

Lana egiteko pausoak:

1.- Lehen hezkuntzako ziklo bat aukeratu.(guk 3. zikloa aukeratu dugu)

2.- Ziklo horretan curriculumari begira ematen diren edukiak bilatu (guk lehen hezkuntzako curriculum osoa jarri dugu)

3.- Proiektuan egingo dugunaren ideia bilatu eta aukeratu. (guk zientziarekin zer ikusia duen telebista programa bat aukeratu dugu, ESPERIMENTV izenarekin

2015/11/20


Klasea hasi denean, ikas kide bat atera da eta azaldu du Andoni etorri denetik gaur arte klasean emandako guztia.
Honen ondoren, ni atera naiz, atzoko lan berria azaltzera eta nahiko gustora sentitu naiz. Lana azaltzeko, Andonik atzo jarrritako adibidea jarri dut:
Antzerki bat prestatzea eta grabatzea. Antzerki batean, guztiok dakigun bezala mozorroak egin behar dira (plastika), eszenatokiko lekua neurtu eta adostu behar dan (matematika), antzerkiko gidoia egin behar da (antzerkia euskaraz bada: euskara, antzerkia ingelesez bada: Ingelera)...

Honen ondoren, klase kide batzuk atera dira haien proiektuaren ideia azaltzera. Besteok curriculumari begira galdetu diegu nola jorratuko lituzketen zenbait eduki proiektu hoiekin eta oso ondo erantzun dute.
Bi tal atera dira hori egiten baina niri gehien gustatu zaiidana futbolin bat eraikitzearen ideia izan dutenak.
Oso dibertigarria iruditu zait eta edukiak jorratzeko zaila dirudien arren, oso ondo moldatu dute curriculumari begira.



Bukatzeko, gure proiektuari hasiera bat eman diogu eta honen StoryBoard bat egiten saiatu gara. Pentsatu dugu onena izango litzatekeela telebista programa honetan iragarki bat jartzea eta honela eduki gehiago jorratzeko aukera genituzke.

Egia esan, StoryBoard-a ez dugu asko aurreratu baina ideia oso onak izan ditugu hurrengo egunetan egiteko.

No hay comentarios:

Publicar un comentario