ENTRENAMENDUEN ESTRUKTURA

3. ASTEA

2015/11/27

Gaur Jokin la Calle BQ enpresan lan egiten hasi den, ikt-ko irakaslea etorri da klasera.
18 urte egon da ikastolan lan egiten eta orain irakasleak izango garenak formatzeko lan egiten du, BQ enpresarentzat esan dudan bezala.

Robotikarekin eman dio hasiera klaseari. Hasteko, bideo bat jarri digu non agertu da 4. mailako ikasle batzuek egindako robot bat zein marra beltz baten ibilbidea jarraitu du. Ikasle hauek, Abiadura, espazioa… ematen ari ziren eta robotaren ibilbidearekin lan hori ikasten lortu dute.
Horretarako, ibilbidean neurriak jarri dituzte eta kronometro baten bidez, espazio eta denboraren erlazioa ulertu dute.

Elektronikan atzeratuta gaude Espainian eta horretan hobetzeko beharra daukagu.
Beste aldetik, enpresek behar izanak sortzen dituzten aparatuak ateratzen dituzte eta benetan behar ez izan arren, guk erosten ditugu. Gehien bat gazteek dira erosten dituzten horiek horregatik gurasoek izaten dituzte kontrolpean seme alabak gai honen inguruan. Hau ez gertatzeko, lehen hezkuntzan ikt-ak lantzea ezinbestekoa da.

Gero teknologia berrien “historia” azaldu du. Nola izan dan teknologia berriaren jarraipena eta berriztapena berak erosi zuen lehen ordenagailutik, gaur arte, 1993an.
Orain teknologia berriak: sortzaileak, motibagarriak, atseginak… dira.
Berdin gertatzen da robotikarekin.

Azkenik, praktika apur bat egin dugu. Robot baten mamia egiten has gara berak emandako aparatu batzuekin. Ni ez dut asko ulertu baina Hodei nire kidearekin aurreratzen joan gara.


Espero dugu Jokin bueltatzea jarraitzeko ikasten Robotikari buruz.

No hay comentarios:

Publicar un comentario