ENTRENAMENDUEN ESTRUKTURA

5. ASTEA

Ostegunean arazo larri bat izan dugu. Nire ordenagailuan geneukan lana eginda eta falta zitzaigun bukatzea eta aurkeztea. Arazoa etorri da, kargadorea galdu dudanean eta ezin genuen lana ez bukatu ez aurkeztu. 

Klasera joan garenean, pentsatu dugu “objetos perdidos” gelara joatea eta gure zorionerako hor aurkitu dugu. Horri ezker lanarekin aurrera jarraitu dugu baina ez dugu eduki denbora asko guri gustatuko litzaigukeen lana egiteko eta soilik esperimentu bat egin dugu.



Bigarren arazo bat egon da horren erruz. Aurkezleak programa hasieran esaten zuen bi esperimentu zeudela eta esan bezala guk esperimentu bat egin dugu. Hau konpontzeko, talde kide bati bururatu zaio aurkezleak esatea ezin dugula programarekin jarraitu Frantzian egondako azken momentuko albiste bat dela eta.

Honetaz aparte irakasleak esan digu pentsatu behar dugula gure klasean ikasle gor bat dagoela. Hau konpontzeko bideo bat jarri dugu goian esandakoa “azaldu” balu bezala.



Bukatzeko, klase osoaren aurrean aurkeztu dugu gure bideoa eta orokorrean gustatu zaie klase kideei. Gainera bideoak atal barregarriak izan ditu eta horren lagundu egin du ikasleen atentzioa mantentzeko. 

AZKEN EGUNA!

Gaur azken eguna izan da.

Lehen egunean adostu genuen bezala, ikasleok beste ikasleen Blog-ak zuzendu behar ditugu eta gaurko eguna azkenengoa izanik hori egoteko aprobetxatu egin dugu. Esan beharra dago, oraindik 3 egun plazaratzeko falta direla eta hiru egun hauek irakasleak berak ebaluatuko ditu.

Ebaluaketa egiteko, Andonik ebaluaketa fitxa bat pasatu digu eta pertsonak bakoitzak 4 Blog ebaluatu behar izan ditu.

Niri ebaluatu ditudanak, esan beharra daukat asko gustatu zitzaizkidala eta nota ona jarri diet. Aipatu beharra dago ere, nahita ez ikas kideak izanda beti nota gorantz jarri dudala duda eduki dudanean.



Azkenik lana aurkezteko falta zirenak klase aurrera atera dira eta bideoa jarri dute.

Azkenik, ni eta nire DAL taldekideek lehenago atera behar izan gara modulu lana aurkeztu behar genuelako.


Hemen amaitzen da gure IKT-ko esperientzia eta Blog-a, orain Gabonak datoz!. Espero dut zuen gustokoa izana.




No hay comentarios:

Publicar un comentario