ENTRENAMENDUEN ESTRUKTURA

jueves, 29 de octubre de 2015

Kaixo!

UPV/EHUko Magisteritzako ikaslea naiz eta hau nire Blog-aren aurkezpena da, espero dut zuen gustokoa izatea.

Nire denbora librean 2009an jaiotako 17 umeen futbol entrenatzailea naiz, horregatik nire Blog-a KIROL HEZKUNTZAra bideratuta egongo da, batez ere, 6 urterko urteko umeei bideratutako hezkuntza.

Astean 3 ordu ditugu entrenatzeko bi egunetan banatuta. Honetaz gain, espazio nahiko murriztua dugu baina esan beharra dago nahi dugun materiala har dezakegula eta horrek asko errezten du lana.

Blog-ean, entrenamenduen gidak, helburuak, ariketak, planifikazioak... plazaratuko ditut. Urtea pasa ahala, ikusten joango gara nola umeek eta gu eboluzionatzen joango gara ikasteko eta irakasteko moduan.

Ez zait ahaztu behar esatea irakasten dugun edozer gauza modu dibertigarri batean egiten badugu, hezitzaileak eta hezituak asko ikasiko dugula. Futbolari erreparatuz, adin hauetan lehiaketa entrenamenduen konplementu bat da eta ez helburu nagusia. Ez du ezertarako balio 17 futbol jokalari ezin hobeak izatea entrenamendu gogorrak egin ditugulako, bi edo hiru urteetan futbola utziko dutelako.

Lehen hezkuntzan bezala, futbolean egoten den beste arazo larri bat gurasoak dira. Gurasoek haien seme alabak egiten duten edozer gauzan arrakasta izatea nahi dute kosta ala kosta. 





Bukatzeko, espero dut Blog-a zuen gustukoa eta baliagarria izatea!